Astigarraga 2018 aldizkaria, kalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 02:00

Kalean da Astigarraga 2018 aldizkaria, eta aurtengoan, hi­storia, gizartea, kultura eta herriari buruzko «hainbat gai baliotsu» bildu dituzte. Hori­en artean, herri baratzeak dira gai nagusia: «40 herritarrek era­bil­tzen dituzten baratze ko­mu­nitarioak dira gai nagusia, Mendiola baserriaren ondoko lursailean kokatutakoak. Ba­ra­tzea lantzea helburu hartuta, bertan bildu dira hainbat la­gun, barazkien inguruan ika­siz eta horiek ekoitziz eta bil­duz; hori guztia komunitate giroan eta elkarri lagunduz», nabarmendu dute.

Gai historiko eta biogra­fi­koen artean, berriz, hona­ko­ak nabarmendu dituzte: Lazu­nenea eta bertako karobiak; Astigarragako dantza taldeak; Julian Arzamendi, luzaroan herriko mediku izandakoaren bizitza; eta Amaia Imaz Al­man­doz lekaime eta andereñoa­ren bizipenak.

Natura eta ingurumena­re­kin lotutako gaiek ere badute tokia aldizkarian; horien arte­an, landa eremuaren jabetza­ri eta okupazioari buruzko arti­kulua, eta Astigarraga habitat gisa duten suge eta sugego­rri­en ingurukoa.

Eta azkenik, gai sozialak, kulturari buruzkoak eta elkar­teen ingurukoak izango ditu aldizkariak: Astiarrako Femi­nis­tak talde sortu berria, Ber­tso­larien ahoz liburua, Gazte Asanblada, Herri Eskola eta Guraso Elkartea, Xabina eta Ixabel herritarren bizitza...

Aldizkaria eskuragarri, herriko ohiko saltokietan
Goraipatu nahi izan dute, «la­guntzaileen ekarpen esku­za­bal eta oparoari esker, balio haun­diko artikuluak» bildu dituela aldizkariak: «urteroko jardun arduratsuari esker, herritarrei interes haundiko ekarpenak egitea lortzen dute lankide fin horiek». Astigar el­­kartearen babesa ere nabar­mendu dute. 

Dago­e­neko eskuragarri da­­go aldizkaria, 3 euroko ekar­pen sinbolikoaren edo bakoi­tzak egin dezakeenaren truke, herriko ohiko salto­kie­tan: Va­lella eta Rosa okin­de­gi­etan, eta Ainhoa janaridendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!