Izenematea irekita, sorpresaz beteriko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 14a, 02:00

Ahal dela, izena azkar ema­te­ko eskatu dute; abuztuaren 25ean egingo da Zubipen, dis­per­tsioaren aurkako Futbol 7 Txa­pelketa. 

Taldeak anto­la­tzeko lane­tan hasiak dira, eta taldea osatzea lortu ez duena ere, izena ematera animatu dute. Garinen dago zerrenda.


Festa eta sorpresa
Urtero bezala, goizeko 08:30e­tan osatuko dira taldeak, eta 09:00etan hasiko da txa­pel­ke­ta. Eguerdiko 14:00etan baz­ka­ria egingo da Tilosetan, eta ize­na eman daiteke txapel­ke­ta­rako, bazkarirako, edo txa­pel­keta eta bazkarirako. Sarien zozketa eta musika ere izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!