Ezohiko plenoa asteartean, lau puntu lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 22a, 02:00

Ezohiko pleno deialdia egin du Hernaniko Udalak, astearterako. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta lau puntu landuko dituzte. Aurrenekoan, azkeneko hiru plenoetako aktak onartuko dituzte; gero, ekaina eta uztaileko dekretuen berri emango dute; ondoren, aparkaleku zerbitzuaren ordenantzaren aldaketa eztabaidatuko dute; eta azkenik, Orain Hernanik aurkeztutako mozioa, palestinar herri­aren eskubideen aldekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!