Lizeaga auzoa biziberritzeko lanetan jarraitzen dute auzotarrek, Lizeaga 3.0 prozesuaren barruan; eta oraingoan, murala egiten ari dira, Auzo Plaza izendatu den gune berrituan. Bi hilabete daramazkite, 80 metro karratuko murala margotzen, Eduardo Arreseigorren gidaritzapean.
Ia prest daukate murala, eta bukatutakoan, egitasmoari jarraipena eman nahi diote, plaza inguratzen duten gainerako fatxadetan.
Eta hurrengo helburu bat ere badauka, auzolanak: lorategia. «Udalari eskatu zaizkion altzariak jarri bitartean, loreak eta gainerako espezie apaingarriak landatzeari ekingo diogu, auzotarrek proposatutako diseinuaren arabera», azaldu du Gibelalde auzo elkarteak.