«Elkartearen helburua da herrian HEA metodologia martxan jartzea»

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 02:00

Astikat elkartea sortu berri duzue. Nolatan?
Errumaniarren kolonia dese­gi­tean, aurreneko lantxo bat egin genuen. Pasaiako Katu­Bihotz elkartearen laguntza­re­kin, 40 eta piko bat katu ha­rrapatu zi­ren bertan; horieta­tik, 30 arte etxeetan kokatzea lortu zuten pasaitarrek. Eta kasua­li­tate ho­netatik, dena sortu da. 
Oraingoz ahalegin pertso­na­lekin aurrera ateratzen ari garen proiektua da, baina kolektiboa izatea nahiko ge­nu­ke. Bai animalientzat, eta baita pertsonentzat onuraga­rria den proiektua da.

Zein da elkartearen helburua?
Helburua da, hasteko, herrian HEA metodologia martxan jar­tzea, hau da, harrapatzea, es­te­rilizatzea eta askatzea. Eus­kal Herriko herri askok jarri dute martxan protokolo hau, hala nola Andoainek, Errente­riak, Lazkaok... Europan ere aspaldikoa da, eta beraiekin alderatuta, gu atzean geratzen ari gara. 
Metodologia honen helbu­rua da, nahiz eta utopikoa izan, katu-koloniak desagerta­raztea; dena den, katuen ko­purua murrizten bada, gure­tzat arrakastatsua litzateke.  
Badakigu oso zaila de­la, oso erraza baita katu kopu­rua biderkatzea. Hortaz, espe­ro dugu, behintzat, katu-kolo­nia kontrolatuak izatea.
Jakitun gara herriarentzat ere arazo bat dela. Izan ere, jende askok jaten ematen diete, eta horrek zikintasun haundia ekartzen du, baita bizilagunen arteko eztabaidak ere.

Alkatearekin bildu berri zarete. Ze planteamendu egin diozue?
Lehen esan bezala, katu-kolo­nia kontrolatuak sortu nahi ditugu, behar den bezala adie­ra­zitakoak, eta hori udal esku­mena da. Adierazi beharko litza­teke, baita ere, ezin zaiela jaten eman; horretarako izan­go delako boluntario-talde bat, akreditatua horretarako. 
Gainera, esterilizaziorako dirua ere behar dugu; izan ere, horrelakotan albaitari askok prezio murritzekin egiten dituzte halako lanak, baina kostua altua da. 
Esan behar da, Udalak la­gundu zuela kanpalekuko 40 eta piko katuen esterilizazioan. 
Orain, ordea, Astigarraga HEA Herrien Mapan sartzea nahi dugu. Eta lan hori egite­ko, Udalaren baimena behar du­gu, akredi­ta­zio ofiziala. Eta horren truke, konpromisoa har­tzen dugu Astigarragan dau­den katuen datu-base bat egitekoa, bakoitza bere fitxa­rekin. 
Horrez gain, katuak sozia­lizatzeko udal-lokal bat edu­kitzea ere gustatuko litzai­guke; beharrezkoa izaten bai­ta, adopzioan eman aurretik sozializatzea. Izan ere, katuak ez dira bakarrik zaintzen, jendeak hori pentsatzen badu ere. Halako gezurrekin ere, bukatu nahiko genuke!

«Oraingoz ahalegin pertso­na­lekin aurrera ateratzen ari garen proiektua da, baina kolektiboa izatea nahiko ge­nu­ke»

Eta eskaera horiei nola erantzun dizuete Udaletik?
Oso ondo hartu gaituzte. Orain­goz entzun gaituzte, eta badirudi egoera ulertzen dute­la, eta proiekturekin bat egite­ko asmoa dutela. 
Kontua da bizilagunentzat katu-kolonia bat deserosoa izan daitekeela. Normalean, jendea­ri animaliak gustatzen zaizkio, baina sortu ditzaz­keten arazoak ez. 

Boluntario bila zabiltzatze. Zertarako?
Bi modu daude laguntzeko. Bata, lan gehien ematen due­na, kolonia bati jaten ema­tea da. Eguneroko lana da, eta ordua ere antzekoa izan behar da. Eta bestea, ha­rrapatzen laguntzeko da. Gehi­ago jakin behar da gaia­ren inguruan, eta batez ere, pa­zien­tzia beha­rrezkoa da. 
Boluntario gehiago behar ditugu herri osora zabaltzeko, eta hala, kolonia guztiak kon­trolatuta edukitzeko. Orain gaudenokin, ezinezkoa da!

Eltxetxoak ere jarri dituzue  hainbat dendatan. Zertarako?
Dirua biltzen saiatzen ari gara horrela, janaria, medi­ka­men­tuak, esterilizazioak... ordain­tze­ko. Oraingoz, gure kontu joa­ten da dena.

Beste aukerarik ba al dago laguntzeko?
Bai. Jende askok ez du adop­ta­tu nahi izaten, baina harre­ra-etxe izan daiteke. Den­boral­di­txo baterako izaten da. Norma­le­an, lehen aipatutako udal-lokalak beteta egoten dira, eta harre­ra-etxeetan zain­duago daude; han­dik ate­ra­tzean, oso soziali­za­tuta dau­de, eta adopziorako prest! Gainera, herrian ani­ma­­liekin lotura dutenekin hitz egiteko asmoa daukagu: albai­tari, animalien denda... Asti­ga­­rragatik ahalik eta gutxien atera nahi dugu proiektua aurrera eramateko.

Herritarrak nola jarri daitezke zuekin harremanetan?
Urtea bukatu aurretik gus­tatuko litzaiguke Elkartea he­rri­tarren aurrean aur­kez­tea, batez ere, gezurrak, eta oroko­rrean, zalantzak argitze­ko. 
Gainera, Facebooken ere orrialde bat egin dugu, Astikat, eta webgune bat ere, pres­­tatzen ari gara. Eta helbide elektroniko bat ere badugu: info@astikat.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!