Piraguismoa egitera joango dira Hernaniko Gaztelekukoak, uztailaren 24an, Donostiako Ondarretara. 16:00etatik 20:00etara izango da irteera, eta gogorarazi dute, izena eman behar dela, parte hartzeko: hgaztelekua@gmail.com. Egunean, 2 euro eraman beharko dira.