Abuztuan igeriketa egiteko, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 02:00

Ekainean eta uztailean bezala, igeriketan trebatzeko aukera izango da abuztuan ere, Hernaniko kiroldegian. Ikastaroak eskainiko dituzte, adin desberdinetako herritarrentzat, taldetan banatuta; 3 urtekoetatik hasi, eta helduetara. Abuztuaren 1etik 31ra izango dira, guztiak goizetan, baina bakoitza bere ordutegiarekin. Eta parte hartu nahi duenak, laster dauka izena emateko garaia, kiroldegiko bulegoetan: ostiral honetan hasi, eta datorren asteazkenera arte; uztailaren 20tik 25era, alegia. Plazak baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo dute uztailaren 26an, eguerdiko 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!