Bideogintza ikastaroa, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 02:00

Bi ikastaro antolatu ditu Uda­lak, uztailerako, nerabeak bi­de­ogintzan trebatzeko. Aurre­nekoa, bihar bertan hasiko da, 12-14 urteko gaztetxoei bideratutakoa, eta bideoak sortzen ikastea izango du helburu. Lau saio egingo dituzte, hilaren 19, 20, 23 eta 24an, goizeko 11:00etatik 13:00etara, kultur etxeko KZgunean.

Bigarren ikastaroa, berriz, datorren astean izango da, hiru egunez; uztailaren 25ean hasi, eta 27ra arte. Ordutegi berean emango dute hori ere, 11:00etatik 13:00etara. 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat izan­­go da, eta sare sozialetan edu­ki ikusgarriak sortzera egongo da bideratuta. Bertan ikasiko dute, besteak beste, Crello eta Canva bezalako diseinu programak era­biltzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!