«Jartzen ziren kolan familia guztia; emaztea, semea... Denak etortzen ziren aitarentzako puro bila»

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 02:00

«Batzuk pentsatzen dute ge­rra denboran eman ziotela es­tankoa amari, alargunei-eta, ematen zietelako. Baina hau, lehenagokoa da». Hain zuzen, 100 urte betetzen ditu aurten Portalondo estankoak. «Aitona Manuel Zubillagak ireki zuen. Gero, amak, 1952an jarri zuen bere izenean. Nik daukat nere izenean, 72az geroztik; ekaina zen», gogoratu du Arantxa Landaribar Zubillagak. «Ama hil zenean senarrak (Kepa Ur­dan­pilleta) eta biok izan ge­nu­en alokatuta, lehengusuei, eta lokala erosi genuen 1999an».

Ikatza, gatza, haziak eta perdigoiak, estankoan
Hernanin estankoa zutenak Atxukarro lehengusuak ziren, baina «utzi egin zuten 1918an. Orduan, aitona amarekin joan zen Donostiara eskaera egi­tera, baimena berari pa­sa­tzeko. 1 zen­bakidun saltokia ba­zegoen, Fayos delako batek era­maten zuena, eta Atxuka­rro­­rena 2 zenbakia zen. Ai­to­nak hartu zuen bigarrena. Fa­yosek han­dik gutxira itxi zu­en, eta aitona bakarrik geratu zen».
Hori guztia, amak kontatu­ta­kotik jakin dute. «Ez dau­ka­gu paperik, baina grabatua ge­nu­en ama, kasete zahar ba­te­an». Oñatiko artxiboan ez zu­­­ten ezer aurkitu, baina Ma­dril­­go erre­gistroan bai. «Han azaltzen zen Zubillaga Ma­nuel, 1919an. Bai­mena emango zioten 1918an, eta erregistra­tu­ta atera zen Ma­drilen hurren­go urtean». 

Pa­per haietan bitxikeria ba­tzuen berri ere jasotzen da. «Erregistro horretan jartzen du­e­naren arabera, aitonak ikaz­te­gia eta gatza ere ba­zi­tuen, 1919an. Eta 1922an jarri zi­tuen ha­ziak, landareak eta zu­hai­tzak; baratza zeukan erribera guz­tian, eta hortik. Eta arma-den­da ere bazen! Go­go­ra­tzen naiz txikia izanda, he­men iza­ten zirela kajoi pila bat, txiki-txikiak, per­digoie­kin, neurri ez­ber­dine­takoak, kar­tutxoak egiteko».

‘Pikadura’ eta Farias
Baina, ahaztu gabe, estankoa zen Portalondo, eta tabakoa sal­tzen zen. «Pipakoa ez zen hain­beste saltzen, baina liatze­koa, asko. Pikadura esa­ten zitzaion».

Izarra, beste bat izan zen, ordea: Farias purua. «Orain ez dira saltzen, ia. Baina erretzen zi­ren... Ekartzen genituen, ka­xak eta kaxak! Gizaseme guz­tiek erretzen zuten!». Baina es­ka­­sia garaiak ere izan ziren. «Ge­­rra pa­sata, tabakoa ere erra­­zio­na­menduan ematen zen. Kar­ti­lla­rekin etorri behar zen tabako bila». Farias pu­roek izan zuten bestelako ara­zo­rik ere; «Egu­ral­dia edo dena de­la­ko­arengatik es­kasia izan zen ur­te batzuetan, eta bi­dal­tzen zi­­tuzten oso kaxa gu­txi, eta ba­natu egin behar iza­ten ziren. Batzuk anaiei ere dei­tzen zie­ten gogoratuz fa­bo­re­ren bat egin izana, eta, beraz, es­katuz neri esateko gor­de­tze­ko pu­ro ba­tzuk. Saka (kamioia etor­­­tzen zenean, ta­ba­koa ekar­­­­tze­ra) etor­tzen ze­ne­an, ama ez zen etortzen. Ur­du­ri jar­tzen zen. Denak he­men ko­lan, eta egun ba­tean, bul­tzaka, es­ka­pa­rateko kris­ta­la puskatu ere egin zu­ten! Jar­tzen ziren kolan fa­milia guz­­tia; emaztea, se­mea... De­nak etor­tzen ziren ai­ta­ren­tza­ko pu­ro bila. Baina bakoitzari 3-4 eman behar izaten ge­niz­kien».

«Ama, gazte-gazte, zaldi eta karroarekin joaten zen San Markosera, dinamita bila, bakar-bakarrik!»

Dinamitatik, paperetara

Aitona Manuel eta amona Isa­bel erai­kinaren gainean bizi ziren, eta ikuilua zegon tokian jarri zuten estankoa.

Urteetan zehar dezente al­datu da, eta bitxikeria dezente gogoratzen ditu Arantxak. Esa­te baterako, dinamita saltzen ze­ne­koa. «Hemen arma-denda ze­­go­ela, ama, gaz­te-gazte, zaldi eta ka­rro­a­re­kin joaten zen San Mar­­ko­se­ra, dinamita bila, ba­kar-ba­ka­rrik! Pentsa, ze se­gur­ta­suna! Goi­zean goiz karroare­kin joa­te­ko, lo­ka­rria hankari lotuta egiten zuen lo, eta leiho­tik be­he­ra botatzen zuen mu­turra. Ho­rrela, sere­no­ak egiten zion tira, esna­tze­ko! Gero le­hen­­gu­su­ek hartu zu­tenean, Guar­dia Zibi­lekin egi­ten zen ba­na­keta, ezber­di­na zen. Men­di­ko zulo batean izaten zuten, pol­borin esaten ziotena». Alda­me­neko lokalean saltzen omen zuten, aitonak uztean.

Gero, ama eta aita dendaren kar­gu egitean, ez zen dagoe­ne­ko hazi eta arma konturik izaten. Baina igande eta jai-egu­netan ireki behar izaten zuten. «Obligazioa zen. Es­tan­koa zen zerbitzu publi­ko­a. Gu Tilosetara dantzara joan eta aita gaixoa hemen egoten zen. Pena ematen zidan eta dantza utzi eta etorri egiten nintzen».

Papertegia, berriz, betikoa da. «Jendeari asko laguntzen ge­­­­­­­ni­on: kartetan helbideak ida­tzi, pa­keteak egin... Laguntza be­­­­­har izaten zuen jendeak. As­ko­tan do­kumentuak bete behar zi­­tuz­tenean ere, etortzen ziren ho­­na, pentsatuz jakingo ge­nue­la nola egin. Beti saiatu gara la­­­guntzen. Hernaniko bulego as­ko­tatik ere etortzen ziren pa­per­tegira, erostera. Eta beste ba­tzuk, letren bila, ordainketak egiteko!». 

Orain gauzak asko aldatu direla diote; «tabakoa utzi nahi eta, bistatik galdu nahi gaituzte batzuk!». Eta belaunaldi berri­ak... «Kartak gero eta gutxiago bi­daltzen dira. Askok ez dakite helbidea edo selloa non jarri ere!». Datozen 100 urtetan zer gehiago aldatuko ote den, aus­kalo, baina honaino iristea­ga­tik, eskerrak eman dizkiete hernaniarrei! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!