Buruz Buruko Txapelketa nagusira begira dira, dagoeneko, erremontistak. Eta gaur bertan, asteartearekin, hiru partidu jokatuko dira Galarretan, arratsaldeko 16:30etan hasita: Buruz Burukoaren hiru prebia, hain zuzen ere. Aurrenekoan, Garces eta Arruarte ariko dira aurrez aurre; bigarrenean, Urtasun eta Goikoetxea V; eta hirugarrenean, Aldabe eta Labaka. Nabarmentzekoa da Gorka Urtasunen itzulera. Orain dela lau urte jokatu zuen bere azkeneko partidua, erremontista profesional bezala, eta kantxara bueltatuko da gaur. Zaleak gogotsu daude, ikusteko zein sasoitan bueltatzen den Iruritakoa, eta Buruz Buruko Txapelketara sailkatu daitekeen.