Arkume jaterako txartelak salgai, Kontsejun, Amaian eta Deportivon

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 17a, 02:00

Aranoko Santio jaien barruan, ez da faltako urteroko arkume jatea, aurten ere. Uztailaren 28an izanen da, larunbatean, eguerdiko 14:30etan hasita. Eta bertan bazkaltzeko txartelak, dagoeneko salgai daude: Aranoko Kontsejun, Goizuetako Amaia kafetegian, eta Herna­ni­ko Deportivo tabernan. Helduen txartelak 30 euro dira, eta haurrenak 6 euro. Santio egunean hasiko dira festak Aranon, uztailaren 25ean; eta hilaren 27, 28 eta 29an ere izanen da zerekin gozatu, bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!