Hernaniko alde zaharreko Karmengo jaiak direla eta, gaur, Kaxkoa itxita egongo da 11:00etatik aurrera. Ibilgailuen joan etorria eta zamalanak ezin izango dira burutu. Atzieta eta Izpizua kaleetako zamalanen eremuak erabili ahal izango dira premiazkoa bada.