Endika Barrenetxea, Juanenearekin batera, azpitxapeldun geratu da San Fermin Torneoan. Irabazleak, 40-29, Ezkurra II-Endika izan ziren. Bestetik, gaur Galarretara itzuliko da jaialdia eta jokatuko diren hiru partiduak banakakoak izango dira. Txapelketa nagusiko aurrekoak dira.