Amiantoak sortutako kalte ordain epaiketa, bihar Donostian

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 16a, 02:00

Juan Cisneros langile hernaniarra duela urte bete hil zen biriketako minbiziaren ondorioz. Gureola-Scott paper-fa­brikan egin zuen lan eta ami­antoarekin kontaktuan egon zen 30 urte baino gehiago. Bihar, familiak kalte ordainen epaiketa izango du, goizeko 11:00­etan, Donostiako epaitegian. Alargun eta seme-alabek kalte ordainengatik 156.000 euroko eskakizuna egiten du­te. Amiantoak kaltetu eta sor­tu zuela minbizia argudiatzen dute.
Horrexegatik Asviamiek, Euskadiko amian­toaren biktimen elkarteak, kontzentrazioa deitu du epaitegiaren aurrean 11:00etan, epaiketa hasten den unean. Eska­ki­zuna eta kon­pentsazio funtsa sortzearen alde egingo dute kontzentrazioa.

1962tik papeleran lanean
Cisneros paper-fabrikara sar­tu zen lanera 1962an ikasdun edo aprendiz bezela eta ondoren mekanikoen mantenuko ofizial egon zen 1993ra arte. Amiantoa manipulatzen zuen Men­dia papeleran, gero Gure­ola-Scott edo Scott Ibe­rican.  
Langileari, 2016ko uztailean, biriketako kartzinoma diagnos­tikatu zioten Donos­tiako ospitalean. Osalanek 2016ko urrian egin zuen txosten batean kutsadura nola gertatzen zen azaldu zuen. Langileak egiten zituen lanak adierazi zituen eta lan hauek zuten arriskua. Erabiltzen ziren materialak minbizia eta gaixotasunak sortzen dituzte.

Ezgaitasun osoa, ebazpen batean
Arrazoi horiengatik, 2016ko urrian, gizarte-segurantzak ebazpen bat atera zuen non Juan Cisnerosi Lanerako Ez­gaitasun Osoa eman zitza­ion egin zituen lanek sortutakoa.
Asviamiek  bidali duen  prentsa oharrean dio «Egin zituen lanek amiantoarekiko esposizio haundia eta hiltzailea suposatzen zuten eta enpresak ez zituen beharrezko segurtasun eta garbitasun neu­­­rriak hartu. Ezta beharrezko osasun azterketak egin ere. Legediaren urraketa larria su­posatzen zuen horrek eta gaixotasun larria garatu zuen, eta horren ondorioz hil zen».

Asviamie Donostiako Epaitegien aurrean kontzentratuko da 11:00etan eskakizuna eta konpentsazio funtsa sortzearen alde

Hamaikagarren biktima eta horietako asko Hernanin
Asviamieren esanetan, «ez zuen jaso minbizia arriskuari buruzko informaziorik, ez eta arnas babeserako baliabiderik». 1989an Lan Der­ma­to­sia eta Lanerako Ezintasun Osoa medio, lanpostua aldatu be­har izan zuen, eta 1993an lanetik bota zuten.
Orain bi urteko udan, «sindikatuen aholkularitzari es­ker», lanbidearen eraginez sortutako gaixotasunak eragindako lanerako ezintasun osoa lortu zuen, eta horrela, pentsioa hobetu zuen. Asvi­amiek azaldu du lanean segiko duela «erakundeen isiltasunaren aurrean, bereziki Eusko Jaurlaritzako osasun arduradunen aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!