‘Maialen’ek Camargon, gaur estropada

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 15a, 02:00

Udararekin batera arraunak giroa berotzen du Euskal Herriko kirol zaleen artean. Eta Hernaniko neskak ere bu­ru belarri sartuta daude den­boraldian. Asteazkenean, Gi­puz­koako Txapelketa jokatu zuten eta atsedenerako egun gutxi batzuk izan eta gero ga­ur, 17:00etan, ETE Ligako bi­garren jardunaldia dute Ca­mar­goko uretan. Camargo San­tan­­de­rretik oso gertu da­goen herri ederra da eta ere­mua nahiko lasaia izaten da haizerik ez badago behin­tzat.
Bi txanda egongo dira eta hernaniarrak lehenengoan egin­go dute arraunean. Maia­len traineruarekin batera ari­ko dira: Colindres, Lapurdi, Lea Artibai eta Kaiku. Lehen­dabiziko txanda bi zatitan banatuko da. Aurretik irtengo dira Colindres eta Lapurdi eta ondoren, minutu batera; Her­nani, Lea Artibai eta Kaiku.
Behin txanda hau amai­tuta irtengo dira bigarren txandan Deusto, Hibaika, Donostiarra eta Tolosaldea.
Hernaniren helburua gero eta estropada hobeagoak egi­tea da. Bere txandan Kaiku doa eta sestaotarrek asko ho­betu dute eta banderaren bo­rrokan ibili daitezke nahiz eta lehendabiziko jardu­naldian bosgarren amaitu. Hernanik seigarren bukatu zuen, pasa den astean, Donostian, eta postu hori hobetzea zaila izan arren saiatuko dira.

Donostiarra zortzigarren etxean hernaniarrekin
Hernaniarrak ere badira beste traineruetan. Mutilen Donos­tiarran txalupan ba­ziren bi her­naniar eta atzo 8garren amaitu zuten etxe­ko estro­padan TKE Ligan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!