Hondarribiko tiro eremuan, plater tiraketako Hobi Unibertsalean San Joan saria ospatu zen. 36 tiratzailek parte hartu zuten, hauetatik erdiak, 18, hernaniarrak. Lau kategoritan banatuta egon zen tiraketa. Txapeldun orokorra Luis Mari Zerain hernaniarra izan zen.