«Egunak gero eta luzeagoak dira, beroa egiten du, eta gero eta pereza gehiago ematen digu etxera afaltzera joateak», dio Berriak elkarteak.
Eta zer egingo horren aurrean? Ba Kaxuelitaren Hamabostaldia antolatu dute aurten ere, herriko bost tabernatan: Joxemarin, Tripontzin, Atxurren, Kixkalen eta Goiz Argin. Pasa den urtean baino taberna bat gehiago. Hiruk errepikatzen dute eta Goiz Argi eta Kixkal batzen dira hamabostaldira.
Bihar hasi eta uztailaren 29ra bitarte, kaxuelitak eskainiko dituzte egunero. Taberna bakoitzak, bere kaxuelita berezia prestatuko du: Joxemarin, broxeta 5 euro (astelehenetik ostiralera: 19:00-21:00); Tripontzin, muskuiluak, 4,8 euro (astelehenetik ostiralera: 19:00-21:00); Atxurren, albondigak, 2 euro (astelehenetik ostiralera: 19:00-21:00); Kixkalen, espinaka-iberko gratinatua, 3,5 euro (astelehenetik ostiralera: 19:00-21:30) eta Goiz Argin, provolone, 5 euro (astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30).
Aurreratu dutenez, «arrazoizko prezioetan» dastatu eta gozatu ahal izango dira kaxuelita guztiak. Arratsalde horiek luzatzeko aitzakiarik bila badabil bateon bat bilatu du kaxuelitekin aitzaki gozagarria.