SOS Errefuxiatuak elkartearen ekimena eta etengabeko lanari esker, baita Zaporeak-en laguntzari esker eta Gipuzkoako Elikagai Bankuaren eskuzabaltasunari esker ondorengo emaitza izan da errefuxiatuen aldeko kanpainan: 1.200 kilo tostada integral, 540 kilo pasta desberdin, 920 kilo arroz, 474 kilo lenteja, 2.499 kilo haragi, oilasko eta barazkiak salda eta zopentzat, 250 litro girasol eta oliba olio, 2.500 pañal tamainu desberdinetakoak, 735 kilo babarrun eta 480 kilo tomate latakoak.
SOS Errefuxiatuak Hernanik hau lortzeko lan eskerga egin du eta arro egoteko modukoa da herriko elkarte batek lortu dituen emaitzak. «Elkartasunaren 7.198 kilo dira eta maitasunezko gehiago, Gipuzkoako txoko txiki honetatik bildu eta jaso ditugunak 10 palet horietan. Atenaseko Victoria Social Center dutelarik helmuga» diote SOS Errefuxiatu Hernani taldetik. Paraleloki 3.000 euro bildu dituzte errifen salmentarekin. Jasotakoa SOS Errefuxiatuak elkarteak La Caixan duen kontu batean sartu da.
Prestatu dituzte bi metro altuko 10 palet Valentziko portura eramateko
Jadanik prestatuta dituzte Seur Fundazioak, biltegitik, Valentziako portura eraman ditzan bi metro altuko 10 palet, Atenaseko Victoria Social Center-era, SOS Errefuxiatuak-ek kudeatzen duena.
«Berriz ere gogorarazi nahi dugu eta eskerrak luzatu nahi dizkiogu Zaporeak eta Gipuzkoako Elikagai Bankuari» diote SOS Errefuxiatuak elkartekoek.