Karmengo jaiak programa betetzen ari dira. Atzo eguerdian pelota eskolako hiru partidu jokatu ziren Tilosetan eskuz eta palaz eta ondoren hamaiketako-bazkaria izan zuten Kitto tabernan. Arratsaldean Sccot Txapelketa egon zen Panan. Gaur berriz musikaren eta eskulanen txanda izango dira. 11:00etan Musika Kaxkoan barrena egongo da eta 12:00etatik 14:00etara eskulanak antolatu dira Plaza Berrin umeentzako tailerretan. Biterin umeek eta beraien laguntzaileek egindako buru-haundien aurkezpena egingo da, eta Txokolatada ere antolatu da Plaza Berrin.