Lau hernaniarrak gaur iritsiko dira Oriora

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 15a, 02:00

LAU eta ez bi dira Zergatik ez? egitasmoan parte hartu duten hernaniarrak. Gaur iritsiko di­ra Oriora lau etapa osatu eta ge­ro, eguerdiko 12:30etan. Gu­rutze eta Edurne Yarza Odrio­zolaz gain badira beste bi herrikide 198 kilometroak osa­tu dituztenak: Idoia Urru­tia Pagola eta Alicia Arenal Re­dondo.
Ostegunean Oriotik Berme­ora joan ziren arraunean. Os­ti­ralean Bermeotik Portuga­letera, atzo berriz bueltan Ondarrun geratu ziren eta gaur amaituko dute ibilbidea Orion bertan. Bigarren etapa hasi aurretik lau herna­ni­arrek argazkia atera zuten Bermeoko portuan.
Hernaniarrak baina Orion bizi direnak izanda Zergatik ez? egitasmoan murgildu zi­ren laurak.  Beste 28 emaku­me­rekin batera, eta lau etapetan, Orio-Bilbo-Orio osa­tu­ko dute gaur arraunean traineruan.
Pasa den urtean sortu zen erronka aurrera eramateko ideia eta 40 urte inguru bete­tzear edo betetako emakume talde bati sortu zitzaion. Zerbait berezia egin nahi zuten eta Zergatik ez? egi­tasmoa martxan jarri zuten.
Txandakatuz joan dira lau egunetan eta iristeko gogoz egongo dira jadanik. Orioko Arra­un Taldeaz gain, lagundu dute Orioko Udalak eta Eusko Jaur­­laritzak; azken honek, Tknika eta Lanbide Hezi­ketaren bitartez, Tknika trai­nerua utzi die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!