Merkataritza, enplegu eta turismo teknikaria, lehenengo aldiz herrian

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 14a, 02:00

Astigarragako Udalean hasi da lanean merkataritza, en­ple­gu eta turismo arloak landuko dituen teknikari berri bat. Udal gobernuak hiru es­pa­rru horiek sustatu nahi ditu herrian eta horregatik 2018ko udal aurrekontuetan teknikari pla­za gehitzea erabaki du. Tek­nikaria lanaldi erdian hasi da, eskakizun legalak direla eta, hiru urteko plan berezi baten barne. Udal gobernuaren geroko asmoa teknikari lanpostua 100%ean bermatzea da. 

Udal teknikari berriak hain­bat eginkizun izango ditu, hain zuzen ere, Beterri-Bu­run­tza es­kualdeko garapen agentzia bul­tzatea, Turismo Mahaia (MOT) dinamizatzea, Udalak Asti­korekin duen akor­­diaren bi­dez herriko merkataritza eta ostalari politikari jarraipen eta ahol­kularitza ematea eta udal herriko poligonoak berritzea enplegua sustatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!