Emakumeen parte-hartzea aztertzeko beka deialdia

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 14a, 02:00

Goizuetako eta Aranoko ema­­­kumeen parte-hartzea az­­tertzeko beka deialdia ireki du Leitzaldeako Berdintasun sailak. Gaur egun emakumeen parte hartzea zen­bait espaziotan normalizatuta ba­dago ere, bidean aurkitutako oz­topo eta erresistentziei aur­ka egitearen ondorio da.

Bekaren helburua da Goizuetako eta Aranoko emakumeek 20garren mendeko bigarren erditik gaur egun arte Goizuetan eta Aranon parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena be­rres­­kuratzea.

4.200 euroko beka, lana ­euskeraz eta uztailaren 26a eskaera aurkezteko epea
Ikerketa lana euskaraz izanen da eta hizkuntza ez-sexista erabiliz idatzi beharko da. Beka honen diru zenbatekoa 4.200 eurokoa izango da. Bekak bost hilabetez izanen du balioaa. Bi hilabeteko epe-luzapena emateko aukera egonen da. Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea uztailaren 26a izango da.

Informazio gehigarria: idazkaria@mendialdea.eus. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoan: Elbarren 1, Leitzan, 948 510840 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!