Kontzertu borobila eskaini zuen pasa den astean Ozenki abesbatzak, Galiziako Ribadeon. Txalo zaparrada luze bat jasota bukatu zuten, entzuleak zutik jarrita. Tartean Aupa Hernani! ere entzun zen. «Aspaldian ez genuen ikusi horrenbeste entzule, kontzertu koral batean. Jendea oso gustora egon zen», diote.