«Hay una desidia tal por parte de la autoridad local en el cumplimiento de su deber, que todo forastero que viene a visitarnos se hace esta pregunta: Pero en este pueblo tan bonito por sí, ¿no hay autoridades que miren por la higiene? Honako hau 1920an La Voz egunkarian argitaratutako Hernaniko kronika baten laburpena da, Hernaniko denda bateko erakustokian ikusgai dagoena, bere mendeurrena ospatuz», dio Orain Hernanik.
Eta horren harira, azpimarratu du: «ia ehun urte igaro dira, eta diskurtso hau Hernaniko gaur egungo egoerari aplikagarria da. Hernani bezalako herri polit bat zikin eta arduragabe dago; bere lorategi publikoetako belarrak oso altu eta osinez beteta; beharrezkoak diren paperontzirik gabe, eta daudenak zikinak eta kasu batzuetan, zizarez beteak; txakurren kakaz betetako poltsak botatzeko lekurik gabe; Kaxkoko leku historikoetako paretak kartelez eta pegatinaz beteak, udalerriko ordenantza hautsiz; udaletxe bat askotan sektore publiko jakin baten pankartaz estalita dagoena…».
2017ko apirilaren Plenoan, Ogasuneko Zinegotziak 2016ko kontuen itxiera egin zuen, eta 2,67 milioi euroko remanentea geratzen zen «inbertitzeko, beste gauza askoren artean, loratokien garbiketa eta zainketan, makinariaren departamentuko zerbitzuko ibilgailuen berritzean, eta udalerriko eraikinetan», dio OHk.
2017ko aurrekontuetan, leku adierazgarrien seinalizaziorako partida bat onartu zen, «bisitariek, edota herriko bizkanleek, gure herriko historia antzeman zezaten. Hau Orain Hernaniren ekimena izan zen, Gobernu Taldeak aurrekontuetan sartzea erabaki zuena, urte horretako aurrekontuetan baiezko bozka lortzeko. Inbertsio hori oraindik burutu gabe dago», adierazi du.
Eta gaineratu du, orain dela hilabete batzuk, Gobernu Taldeak prentsaren bitartez jakinera eman zuela, «4 milioi euroko superabita dagoela, inbertitu gabe daudenak». Horren aurrean, galdera luzatu dio Orain Hernanik: «zertara ari dira itxaroten inbertsio horiek gauzatzeko? Hauteskundeak hastera?».
«Glifosfatoarekin bueltaka»
Bestalde, Orain Hernani udal taldeak, «osasungarritasunari buruz hitz egiten ari garenez», Gobernu Taldeari gogorazi nahi izan dio «2016ko uztaileko Plenoan, Orain Hernaniren mozio bat onartu zela, espazio publikoetan, errepide edota udalerriko ingurunean herbizida kimikoak erabiltzea debekatzen zuena. Erabakia langileei eta produktu kimiko horiekin erlazioa zuten kontratatutako enpresei jakinaraziko zitzaien, zigor eta penalizazioekin. Baina glifosfatoa erabiltzen jarraitzen da. Herbizida hori, minbizia eragiten dutenen artean katalogatu du Osasunaren Mundu Erakundeak».
«Oraingoz, nota hau La Voz egunkariko berriemaileak 1920 urtean idatzi zuen bezala itxiko dugu: Veremos si con este toque de atención salen del sueño letárgico en que se hallan sumidos estos pacientes y se enmiendan, aunque creemos que, decirles como no decirles, para ellos será igual. ¿Tendrá que despertarles el pueblo?».