Errioguardan, bazkaritan elkartu ziren 1941 eta 1942an jaiotakoak; hau da, aurten 76 eta 77 urte betetzen dituztenek. Bazkaria ekainaren 16an egin zuten eta egun ederra pasa zuten denek elkarrekin. Garai bateko eta oraingo kontuak zituzten hizketagai.