Zaintzaileei jarraipena egitea eta laguntzea adostu da udalekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 12a, 02:00

Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaiak astelehenean egin zuen bileran, Gipuz­koako Foru Aldundiak eta Gipuz­koako udalek, Eudel ordez­kari dutela, adostu zu­ten Foru Aldundiak eta udalek mendekotasun prestazioak jasotzen dituzten pertsonen zaintzaileen jarraipena egingo dutela eta behar duten la­gun­tza emango dietela; guztira, 10.353 pertsona daude lurralde guztian egoera ho­rretan. 

Jarraipenak familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonak hartuko ditu, nahiz eta laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa jaso­tzen duten pertsonak ere sar daitezkeen salbuespen gisa udalerri txikietan. Kostua urteko 632.272 euro izango da, teknikarien eta administrarien urteko lan orduak, eta lanaldi osoan ari diren per­tsonen kostuak barne direla.

Nolanahi ere, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak ohartarazi du aurreikusi du­te­la adostutako eredua 2019an abiaraztea, baina oraindik falta dela udalekin «xehetasun eta irizpideak lantzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!