Endika Barrenetxeak gaur jokatuko du, 17:30etan, San Fermin Torneoko finalerdia. Juanenea lagun duela, Urriza eta Etxeberria III.aren aurka jokatuko dute. Osteguneko finalerako sailkatuak daude Ezkurra II eta Endika. Aurkari gogorrak dira aurrean izango dituztenak eta Barrenetxeak sakea baliatu beharko du finalera pasatzeko.