Udaparkean, udaran «finkatuta»

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 12a, 02:00

Arte diziplina ezberdinak uz­tartuz eta adin guztietarako, eskaintza anitza eta zabala prestatu du Udalak, Ave Maria parkean, datorren asterako.

Udaparkean egitasmoaren hirugarren edizioa aur­keztu zuten atzo, datorren ostegunetik larunbatera, Ave Maria parkea gozamenerako toki bilakatu nahi duena, «adin guztietako jendearentzako», azpi­ma­rratu zuen Luis In­txa­uspe alkateak. «Finka­tutako eki­taldia» dela nabarmendu zuen alkateak. Eskerrak eman nahi izan zizkien, programa aurrera ateratzea posible egin duten guztiei, eta «bide interesgarria» za­balik dagoela gogoratu zuen.

Diziplina eta adin ­desberdinak uztartzen ­dituen ekitaldia
Adin guztietarako antolatu dira ekintzak, eta ostegunean hasiko dira, arra­tsaldeko 18:30­etan, Ttapa Ttapa  ibilaldi­arekin. Adi­n­e­­koei zuzen­duta da­go, eta Atsegindegitik abiatu eta Ave Maria parkean amaituko dute paseoa. Hala ere, aur­ten bada berrikuntza na­bar­­men bat ibilaldian. Euskarabenturako gazteekin batera egingo dute ibilbidea, eta beraiekin batera, Broken Bro­thers Brass Band taldekoak joan­go dira, paseo musikala eginez.

Ostegunean bertan, behin ibilaldia amaituta, kale antzerkia eskainiko da 20:00etan. Denontzat Ganso&Babo Royal Bizkaiko Clown taldea da ,eta hitzik gabeko ikuskizuna es­kai­niko du Ave Marian. Musika ere gehitzen dio ikuskizunari. 
Eta eguna amaitzeko, ondoren, 22:00etan, Koban taldearen kontzertua izango da. Do­nos­tian sortu zen taldea, eta zazpi musikari gaztez osatua dago; bost neska eta bi mutil. Es­tilo desberdinak nahasten dituzte, donostiarrek.

Dantza, zinea eta kale ­antzerki parte hartzailea, ostiralean
Ostiralean, Xip-Xap Trans­hu­mancia kale antzerki ibiltaria hasiko da 19:00etan. Parte har­tzailea da eta familia guz­tia­rentzat dago moldatua.  Llei­da­tik datoz, eta parkean zehar ibilbidea egingo dute txon­txon­gilozko animaliekin. 
20:00­­­­etan, berriz, Kukai & Brodas Bros Topa dantza ikuskizuna antolatu da. Parkera egokitua dago.   Eta azkenik, 22:00etan, Pa­dding­ton 2 pelikula jarriko du­te.

Eta azkeneko egunean, la­runbatean, beste bi saio egongo dira. La Trócola Circ, Emportats zirkoa 20:00etan hasiko da. Oso koordinatua da eta zehatza. Eta amaitzeko, gaueko 22:00­etan hasita, Ima­nol Jazz taldearen kon­tzer­tuan, Ima­no­len errepertorioa  eskainiko dute Aina­ra Ortega hernaniarrak, eta Iñaki Salvador, Karlos Gimenez eta Petti musikariek.

Udaleko sail ezberdinen arteko elkarlana
Malores Etxeberria euskera teknikariak, bere aldetik, azaldu zuen «Udaleko sail ezberdinen arteko elkarlanaren emai­tza» izan dela egitasmoa: kultura, parekidetasuna, zerbitzu sozialak, gazteria, turismoa, euskera, hezkuntza... Tekni­kari eta zinegotzi desberdinak egon ziren aurkezpenean. «Hel­­bu­rua da, udaran Her­naniko aisialdi eskaintza za­baltzea, haur, gazte eta helduentzat; eta gainera, naturarekin uztartuz, Ave Maria parkea bezalako paraje batean».

Hiru egunetan zehar, afari-merienda egin daiteke parkean. Lakari kooperatibak, jakiak salduko ditu parkean bertan.

 
EGITARAUA
 
UZTAILAK 19, osteguna
18:30etan, Ttapa-Ttapa ibilaldia Atsegindegitik Ave Maria parkera, Euskalbaenturakoekin eta Broken Brothers Band musika taldearekin.
20:00etan, Ganso&Cia. Babo Royal Kale Antzerkia.
22:00etan, Kontzertua: Koban taldea.
 
UZTAILAK 20, ostirala
19:00etan, Xip-Xap. Trashumancia Kale Antzerkia familiarentzat.
20:00etan, Kukai & Brodas Bros Topa Dantza. Denontzat.
22:00etan, Zinea: Paddington 2. 103 minutu. Guztientzat. 
 
UZTAILAK 21, larunbata
20:00etan, Zirkoa: La Tócola Circ. Emportats. Guztientzat.
22:00etan, Kontzertua: Imanol Jazz. Ainara Ortega, Iñaki Salvador, Karlos Gimenez eta Petti. Guztientzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!