Duela hilabete batzuk, udal gobernuak Santio Zeharran bizi diren bizilagunen kexak jaso zituen kiroldegiko fitness gela berriaren kristalera dela eta. Dirudienez, eragozpenak sortzen zizkieten muskulazio gelako makinetan aritzen ziren erabiltzaileek. Bizilagunek aipatzen zuten kiroldegitik gehiegitxo ikusten zirela beraien etxeetako barnealdeak eta horrek deserosotasuna sortzen zietela. Hortaz, udal gobernuak erabaki zuen kristaleran binilo moduko bat jartzea, behintzat erabiltzaileen begien parean, kiroldegitik etxeetara bista oztopatzeko. Binilo honek ez du eragiten kiroldegian sartzen den argian.