Hernaniko Udalak bi ikastaro eskainiko ditu Biterin bideogintzan trebatu eta sare sozialetarako edukiak sortzen ikasteko. Hernani Erabaki parte-hartze aurrekontuetan nerabeentzako kultur eskaintza osatzea erabaki zen. Hori dela eta, Iturola Elkarlan Sorguneko kide diren Ta Puntu kooperatibako kideek bi ikastaro egingo dituzte KZ Gunean.
Lehen ikastaroa 12 eta 14 urtekoentzat da, eta bideoak sortzen ikastera bideratua dago. Gidoitik hasi eta ediziora arteko pausoak jorratuko dira. Guztira lau saio izango dira uztailaren 19, 20, 23 eta 24. Goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da. Izen ematea Biterin egin daiteke uztailaren 13ra arte. Ikastaroak 10 euroko prezioa du baina saio guztietan parte hartzen duen gazteari osorik itzuliko zaio matrikula-tasa.
Bigarren ikastaroa 15 eta 17 urte bitartekoei bideratua dago. Sare sozialetan eduki ikusgarriak sortzera bideratua dago. Crello eta Canva bezalako programak erabiltzen ikasiko da. Hiru eguneko saioa izango da, uztailaren 25etik 27ra 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroaren prezioa 5eurokoa da eta saio guztietan parte hartuz gero doakoa izango da. Izen ematea, aurreko ikastaroa bezala, Biterin izango da.