Bitik bi, Luis Goñik zeharkaldietan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 10a, 02:00

Luis Goñi hernaniarrak Urumeako 3garren igerialdia irabazi zuen pasa den larunbatean eta bitik bi irabazi ditu denboraldia hasi denetik. Sasoiko dago eta uztailaren 22an egingo den Getaria Zarautzera ongi iritsiko da. 25:03ko denbora behar izan zuen 2.200 metro osatzeko Urumea ibaian zehar. Bigarren Jon Alonso bilbotarra sailkatu zen 15 segundora eta Xabier Gordoa, oñatiarra, hirugarren 30 segundora. Larunbatean Ondarruko zeharkaldia dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!