Aitor Urkia bihar ariko da Munduko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 10a, 02:00

IRISTEAR  da egun haundia Aitor Urkia hernaniarraren­tzat. Bihar hasiko du lehiaketa 20 urtez azpiko Munduko Txa­pel­ketan, Tampere hirian. Fin­landia dago kokatuta hiri hau eta Urkiak 6 kiloko mailu jaur­tiketan hartuko du parte. 32 lehiakide daude guztira, bi taldetan banatuta finalerako sailkapenaren bila. Hamabi hoberenak lortuko dute sailkatzea. Bihar eguerdian ekingo diote txapelketari jaurti­tzaileek. 

Urkiak zaila izango du finalera sailkatzea 28garren marka baitu rankingean 68.68 metroko jaurtiketarekin. Txa­pelketan 1999, 2000, 2001 eta 2002an jaiotako atletak parte hartzen dute. Gehienak 1999 eta 2000koak dira. Urkiak 19 urte beteko ditu datorren asteartean. Gaurtik igandera arte jokatuko dira froga guztiak. 

Urkia Espainiako selekzioan sartu da eta esperien­tzia ikaragarria biziko du, ez baita egunero Munduko Txa­pel­keta batean parte har­tzen eta guxiago atletismoa bezelako kirol lehiakor batean. Etorkizuneko atletarik hoberenak ikusi ahalko dira Fin­landian gaurtik aurrera. 

Urkiak zilarrezko domina eskuratu zuen, 20 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan, Murtzian. Sei kiloko mailua, 66,05 metrora jaurti zuen, bi­ga­rren postua lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!