Paintball egitera joango dira Gaztelekukoak, ostegun honetan, 10:00etan Zinkoenean elkartuta. Baina gogorarazi dute, aurrez eman behar dela izena, hgaztelekua@gmail.com helbidera idatzita. 10:00etatik 14:00etara izango da irteera, eta 10 euro eraman beharko dira. Bestalde, izena eman behar da, baita ere, uztailaren 24an piraguismoa egiteko, Donostiako Ondarreta hondartzan. Arratsaldeko 16:00etan hartuko dute G2 autobusa, joateko, eta 19:30etan bueltatuko dira. 2 euro eraman beharko ditu gazte bakoitzak.