Urtero bezala, errifaren zozketa egin zuten Osiñagako jaietan; eta aurtengoan, saritua izan da Lepa Txiki baserriko Kontxi Zubiondo. Josu Arrietaren eskutik jaso zuen saria, Jai Batzordearen izenean.
Era berean, Jai Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie, «lagundu zeniguten guztiei, eta jaietara gerturatu zineten lagun guztiei».