Lau partidutik hiru irabazita, ondo ekin diote hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 9a, 02:00

Aurreko asteazkenean hasi zen, Her­nanin, Buruntzaldea Txa­pel­ke­ta. Pelotari hernaniarrek, asteburuan izan dituzte estreinako partiduak; eta ondo ekin diote txapelketari: jokatutako lau partiduetatik, hiru irabazi dituzte.
Jubeniletan, bi bikoteek lor­tu zuten garaipena: Arizmendi eta Insausti, 18-4 nagusitu ziren, Gaztelekuko Huitzi eta Olanoren kontra; eta Sala­be­rri­ak eta Zugastik, 18-17 irabazi zieten Pagazpeko Galarraga eta Urbietari. Kadeteetan, berriz, Jarak eta Lasak lortu zuten ga­raipena, Gaztelekuko Arri­lla­­ga eta Uriaren kontra (18-7); baina, aldiz, galdu egin zuten Insa­us­­ti IIk eta Etxarrik, Oiar­peko Aranburu eta Elgerres­ta­ren kontra (12-18).

Hiruna partidu Hernanin, gaur eta asteazkenean
Gaur bertan segiko du txapelketak, beste hiru partidurekin, 18:00etan hasita kiroldegiko frontoian. Aurrena, sailkapen faseko bigarren partidua jokatuko dute, Arizmendik eta Insaustik, Oiarpeko Azpiroz eta Salaberriaren kontra. Eta segidan, Pagazpeko Albeniz-Iru­retagoiena, Zestoako Oteiza-Salegiren kontra; eta Tolosako Beloki-Biain, Epleko Taberna-Mitxelenaren kontra.
Asteazkenean izango dira beste hiru partidu, 18:00etan kiroldegiko frontoian; eta hiru­etan jokatuko dute hernaniarrek: Oiartzabal eta Albeniz II kadeteak, Getariako Eizagirre eta Beristainen kontra; Jara eta Lasa kadeteak, Oiarpeko Aranburu eta Elge­rres­taren kontra; eta Cisneros eta Ariz­mendi nagusiak, Gaz­te­lekuko Ezeiza eta Arrateren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!