Haundia izan zen atzokoa, San Fermin jaien azkeneko eguna, Martindegin. Eguerdian Aitzol Atutxa nagusitu zitzaion aizkoran, Unai Otaegi eta Eneko Saralegi bikoteari, oso lehia estu eta ederrean, bost kolperen aldearekin; eta arratsaldean Lierni Tolosa hernaniarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra izan ziren irabazle, Trikitilari Gaztetxoen Txapelketan.
Eta bai eguerdi eta bai arratsalde, bertsolariek girotu zuten auzoa, «plaza garbitu artian», Amets Arzallusek bota zuen bezala.