Seigarren postua, ligaren estreinakoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 9a, 02:00

Atzo ekin zion Hernaniko Ma­ialen traineruak, Donostiako Kontxako uretan, ETE ligari; Emakumeen Traineru Elkar­te­aren ligari. Eta seigarren pos­tuarekin hasi dute liga, her­naniarrek, bederatzi traineru­ren artean.
Bere txandan bigarren izan ziren, 12:23 denborarekin, To­lo­­sal­dearen atzetik, 26 segun­du­ra. Lea Artibai utzi zuten atze­tik, segundu bat bai­no gutxi­agora, eta baita Lapur­di eta Colindres ere.
Baina faboritoen txandako lau traineruek, pronostikoak bete zituzten, eta Hernaniren aurretik izan ziren lauak. Do­nostiarra izan zen onena etxe­an, eta beraien bandera iraba­zi zuten; Donostiarra Kaia­rri­ba bandera. 16 segunduko aldea lortu zuten Deustorekin, eta 20 segundukoa Hibaikarekin. Her­nanik, minutu bat galdu zuen juxtu, irabazlearekin.
Gipuzkoako Txapelketa, etzi
Gertu daukate hernaniarrek, hurrengo estropada ere. Baina oraingoa, ez da ligako bigarren jardunaldia izango, Gipuz­koa­ko Txapelketa baizik.
Mutrikun ariko da Maialen etzi, asteazkenarekin, arra­tsal­­deko 18:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!