Pasa dira Hernaniko San Joan jaiak, eta beraz, Kronikak eman dio bukaera festetako argazki lehiaketari. Herenegun bukatu zen argazkiak bidaltzeko epea, eta orain, bozkatzeko unea iritsi da. Horretarako zu, irakurle, behar beharrezkoa izango zara!
Bana aukeratu behar
Aurreko urtean bezalaxe, aurten ere, Argazki Lehiaketako irabazleak hautatzeko bozketa herrikoia izango da, erabat.
Albiste honen azpian izango da aukera botoa emateko. Bertan, argazki guztiak ikusi ahal izango dira, herritarrek beraiek bidalitakoak, modu anonimoan.
Botoa eman nahi duenak bi argazki aukeratu behar izango ditu: bata, helduen kategoriakoa; eta bestea, haurrrena.
Bozketa garbiagoa izateko, irakurle bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du lehiaketarako botoa.
Haurren kategorian, bi sari
Helduen kategorian saria irabazten duenak, Irizar Ardoaken eskutik, jasoko ditu: 3 botila Albariño Lagar de Cervera 2017 eta 3 botila Viña Ardanza Reserva 2009.
Bestalde, haurren kategorian aldaketatxo bat izan da. Bi partehartzaile izan direnez, bi sari izango dira. Boto gehien dituenak Buruarin bat jasoko du, Tantairen eskutik.
Eta bigarren sailkatuak, aldiz, Dobera Euskara Elkartearen ipuin faktoriako liburu sorta bat.