Egun eta erdiko irteera prestatu du Mendiriz Mendi elkarteak, uztailerako. La Moleta tontorrera igoko dira, uztailaren 21 eta 22an; Atsegindegitik abiatuko dira, larunbatean 13:00etan. Bertara joateko, izenematea zabalik dago, hilaren 19ra arte: astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00-21:00 elkartean; 65 euro, bazkideek 55 euro.