Kontxan gaur, ligako aurreneko paladak

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 8a, 02:00

Urruti izan zuen Hernanik, aurreko asteburuan, Euskotren Ligarako txartela; eta beraz, ETE ligan, Emakumeen Trai­ne­ru Elkartearen ligan, ariko dira uda honetan. Gaur bertan ekingo diote ligari, Donostiako Kontxan jokatuko den estro­pa­dan: Emakumeen Donos­tia­rra Kaiarriba bandera izango da jokoan, goizeko 10:30etan.
Beste zortzi trainerurekin ariko da Hernaniko Maialen: Colindres, Deusto-Bilbao, Do­nos­­tiarra, Hibaika, Kaiku, Lea Artibai, Lapurdi eta Tolosaldea. Bost traineru ariko dira au­rre­neko txandan, eta beste lauak bigarrenean.
Eta oraingoan bai, one­ne­tatik gertuago egon nahi dute hernaniarrek. Guztira, 14 es­tro­pada izango ditu ETE ligak, eta astebururo izango dute lehia.
Datorren asteazkenean, gai­nera, Gipuzkoako Txapelketan izango dira hernaniarrak; arra­tsaldeko 18:30etan, Mutrikun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!