Udal euskaltegian izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 18a, 02:00

Udal Euskaltegiak datorren astelehenean, hilak 24, emango dio hasiera ikasturteari. Talde batzuetan badaude oraindik plaza batzuk hutsik eta, horiek betetzeko, matrikula epea zabaldu egingo da astebetez. Matrikulatzeko epea irailaren 28ra arte, datorren ostirala, izango da zabalik. Izena emateko ordutegia: 9:30-13:30/16:30-19:30. Helbidea Karobieta auzoa 63 (anbulatorio zaharra). 943 33 18 96 deitu daiteke edo euskaltegi@hernani.eus helbide elektronikora idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!