Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kanpaina abiatu du, helduen euskalduntze eta alfabetatzea doan izan dadin. «Heldutan euskera ikasteak, ahalegin intelektualaz gain, ahalegin ekonomikoa eskatzen du gaur egun. Eskubide hori (euskera ezagutzea) herritar guztiek bermatua izan dezaten lanean ari gara Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzean lan egiten duten eragileekin batera.
Kanpaina horrekin egin dute bat, hain zuzen, Hernanialdeko AEK euskaltegietako ikasle eta irakasleek ere, eta horregatik, hainbat argazki atera dituzte kanpinaren irudiarekin, «euskera doan ikastea» eskatzeko.
Matrikula, udararako
Bestalde, irekita dago matrikula, uztailean eta irailean B1 eta C2 azterketak prestatzeko taldeetarako eta autoikaskuntza bidezko ikastaroetarako. Izena emateko, Hernani, Astigarraga eta Urnietako AEK euskaltegietara jo daiteke. Herri horietako Udalek diruz lagunduko dituzte eskolak.