Emanaldi berezia izango da datorren asteartean, Astigarragako Andre Maria elizan. Andorrako abeslari gazteen abesbatza etorriko da, Petit Cantors del Principat d’Andorra izenekoa; eta kontzertua eskainiko du, arratsaldeko 19:30etan hasita. 8 eta 18 urte arteko 40 bat gaztek osatzen dute, eta errepertorio anitza eskainiko dute: Andorrako doinuak, doinu klasikoak eta abesti modernoak.
Emanaldiaz gozatzeko, sarrera doan izango da.
Ostegunean bi kontzertu, Sagardo Plazan
Beste zita bat izango da, ostegunean, 18:30etan hasita, Sagardo Plazan. Pintxopote berezia eta bi kontzertu antolatu dituzte: Lemon & Twist, eta The Lord Trio.