Hernaniko bost taldek jokatu dute onenen fasea

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 7a, 02:00

Gaur bukatuko da Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa; eta finalisten artean Herna­ni­ko talderik izango ez bada ere, maila onean aritu dira, herna­niarrak. Txapelketa hasi zuten bederatzi taldeetatik, bostek jo­­katu dute onenen fasea: Uru­mea ikastolak, 10 urtez azpikoetan; eta CD Her­naniko lau taldek (18 eta 14 urtez azpiko neskak eta mutilak).

18 urtez azpiko mutilak iri­tsi dira urrutien: final zortzi­re­netan Dunboa Eguzkiri ira­ba­zi (2-1), eta final laur­de­ne­tan, penaltietan galdu zuten Atletic Sant Justen kontra, 0-0 berdindu ondoren.

Adin bereko neskek, final hamaseirenetan galdu zuten, Rayo Vallecanoren kontra (0-1). 14 urtez azpiko neskak final zortzirenetan geratu ziren kan­poan, Madrid CFFren kon­tra (0-2); eta adin bereko mu­ti­­lak final hamaseirenetan, Antiguokoren kontra (0-6).
Urumea ikastolako taldeak, azkenik, ligaxka bigarren bu­katu ondoren, final hamasei­re­netan galdu zuen, PA Team Academyren kontra (0-13).

Kontsolazioan, 13 urtekoak final laurdenetara
Kontsolazioko fasea jokatu zu­ten, aldiz, CD Hernaniko muti­len beste lau taldeek: 16 urtez azpikoen bi taldeak, eta 13 urtez azpikoen beste biak.

Gazteenen B taldea iritsi zen urrutien, final zortzire­ne­tan San­to Tomas Lizeoari ira­bazita (2-1); final laurde­ne­tan galdu zuen, Atle­tic Sant Justen kon­tra (1-5). A taldeak, berriz, La Ga­renari irabazi zion final hamaseirenetan (2-1), eta In­ter­nacionalen kontra galdu final zortzirenetan, penaltietan.

 16 urtekoen B taldeak, penaltietan irabazi zion Mary Wardi, eta penaltietan galdu gero, final zortzirenetan, La He­rraduraren kontra. A talde­ak, hamaseirenetan galdu zuen, Antigua Luberrirekin (2-4). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!