135.525 euroko dirulaguntzak, etxeen alokairua sustatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 7a, 02:00

Ebatzi berri ditu Hernaniko Uda­lak, etxebizitzen alokai­rua sus­tatzeko azkeneko deial­di­a­ren eskaerak. Eta jakinarazi du, jasotako 73 eskaeretatik, 60 onartu dituztela.

Guztira, 135.525 euro eman­go ditu Udalak, dirulaguntzen deialdi honetan; eta beraz, es­kaera bakoitzak, 2.258 euro jasoko ditu urtean, batazbes­te.

Behin ebatzita, orain Uda­la jakinaraz­pe­nak bidaltzen ari zaizkie di­ru­laguntzen onura­du­nei, beha­rrezko dokumen­tazioa aurkeztu dezaten.

Eskatzaile gehienak, 35 urtetik beherakoak eta emakumezkoak
Eskatzaileen profilari dago­ki­onez, azaldu dute onartutako 60 eskaera horietatik, gehie­nak 35 urtetik beherako gaz­teek egin dituztela: 47 eska­e­ra, hain justu; eskaeren %78,33a. 85 lagun dira, dirulaguntza horietaz baliatuko direnak, eta gehienak emakumezkoak dira: %64,7a, hain zuzen ere.

Etxebizitzen kokapenari da­gokionez, berriz, kontra­tu­en ia erdia (%48,6) Kaxkoan daude; eta Latsunbeberri eta Antziola auzoak dira hurren­goak (%7,14). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!