Ugandako doinuek hartuko dute gaur, San Joan Bataiatzailea parrokia, Ugandako umezurtzei laguntzeko. Kontzertu solidarioa eskainiko du Aba Taano taldeak, bost gazte ugandarrek osatzen dutena. Arratsaldeko 19:45etan izango da, eta gospela, kantu afrikarra eta pop doinuak eskainiko dituzte; guztiak a cappella, eta antzerki eta dantzekin.
Sarrera doan izango da, baina bukaeran, borondatea eskatuko dute, Música para salvar vidas Gobernuz Kanpoko Erakundeari laguntzeko. Proiektu horrek, musika eta dantzaren bidez laguntzen die Ugandako umezurtzei, hazten eta ikasten, etorkizun bat izan dezaten, beraien herrialdean bertan.