Euskotren Ligatik kanpo geratuta, Emakumeen Traineru Elkartearen ligan ariko da Hernaniko Maialen trainerua, denboraldi honetan. Eta bihar ekingo diote, Donostiako Kontxan: Emakumeen Donostiarra Kaiarriba bandera izango da jokoan, 10:30etan hasita.
Bederatzi traineru ariko dira, ETE ligako aurreneko estropada puntuagarrian: Hernanirekin batera, Colindres, Donostiarra, Deusto-Bilbao, Hibaika, Kaiku, Lea Artibai, Lapurdi eta Tolosaldea. Bost traineru ariko dira aurreneko txandan, eta beste lauak bigarrenean.