Astigarragako Udalak 31 urte bete zituen gaur astebete

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 7a, 02:00

Ekainaren 30ean, larunbatean, Astigarragak 31 urte bete zituen Donostiatik banandu eta herri independientea bi­hurtu zenetik. «Biztanleria eta alderdi politiko batzuei es­ker, EAJ-PNV hauen artean, Asti­ga­rragak atzera utzi zuen Donos­tiako auzoa izatea, 1941­an, Fran­coren garaian, erabaki zen bezela».

Gogoratu behar da 1984garren urteko abenduaren 30ean egin zela erreferenduma desanexioaren alde edo aurkakoa. Emaitza baiezkoa izan zen eta bi urte eta lau hilabetera Batzar Nagusietan onartu zen, 1987ko ekainaren 30ean osatuz Udala.  

Hau ez zen Astigarragaren lehenengo desanexioa izan. XVII. Mendean, Astigarraga Aiz­tondoko Alkatetza Nagusitik banandu zen. «Banaketa ez zen batere erraza izan, baina azkenean Astigarragari herrialdeko Batzar Nagusietara sei ordezkari bidaltzeko eskubidea eman zitzaion». 

Hori baino lehenago, bestelako akordioak egon ziren, anexio eta desanexioak medio, esaterako Murgiako jaunekin egindakoa. «Historikoki, Asti­ga­­rra­gak bere egoera hobetzea bilatu du, eta bizi dituen azkeneko 31 urteek arrazoia eman diote bai bere historiari bai desanexioaren alde bozkatu zuten alderdi politiko eta bizilagun guztiei». 

EAJ-PNV Astigarragak «desanexioan eta baita independentziako lehenengo urteetan gure herrian lan egin zutenei eskerrak eman nahi dizkie eta baita bizilagun guztioi zoriondu Astigarragak bizi dituen 30 urte hauengatik ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!