Zita garrantzitsua daukate asteburu honetan, Hernaniko palistek. Europako Txapelketa jokatuko dute Valentzian, 30 metroko frontoian, Espainiako Txapelketa irabazi ondoren. Hernaniren ordezkari gisa, ariko dira Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal, joan den urtean azpitxapeldun izan zirenak. US Tosse talde frantziarra izango dute kontrario semifinaletan, gaur 10:00etan hasita, bigarren partiduan. Beste semifinalean, Portacoeli eta Urrunarrak lehiatuko dira, aurretik; eta bihar bertan izango da finala.