Santio jaiak hurbiltzen ari dira eta prestaketak aurrera doaz. Erraldoiak ateratzeko adinez nagusiko pertsonak behar dira eta izena eman dutenen artean datorren ostegunean, uztailaren 12an, bi orduko ikastaroa egin behar dute Foru plazan, 20:00etan. Doakoa da.
Marmitako bazkaria eta lehiaketarako izena emateko epea bihar arte dago marmitako.astigarraga@gmail.com helbidean edo kultur etxean 8:30etatik 14:00ra bitartean. Bazkarirako txartelak salgai uztailaren 19an jarriko dira.
Bestetik, haur bazkarira joateko txartelak erosi egin behar dira. Herri Eskolan edo kiroldegian egongo dira salgai etzi astelehenetik uztailaren 20ra arte edo txartelak agortu arte.
Santa Ana Eguneko sagardotegirako txartelak uztailaren 17ra arte salgai egongo dira Ikatza eta Zipotza tabernetan.